XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bazekiat gogorra dela, baina ikasi beharra zegok, Paulo, erremediorik gabe ikasi beharra zegok.
- Bai, jauna.
- Horregatik, Paulo, horregatik esaten diat, gizon egin haizelako, bestela ez niake esango.
Ixiltasun une bat sortu zen bien artean beltzez jantzitako gizonak arnasa hartzeko baliatu zuena.
Etzazu ikararik eduki, Paulo - pentsatu nuen.
- Nik ere hala uste nian lehenago
Baina Teresaren amarekin egon eta gero, galdera asko egin dizkiat hortik, azkenekoak zuen neskame zaharrari.
Danielen maindireak zikinduta egoten direla esan zidak... konprenitzen didak, ezta?.
- Ba, jauna. Badakit hazia ixurtzen duela.
Oraingoan gizona izan zen begiak lurrera jarri zituena.
Gero Obabari begiratu zion, herri guztiko etxeak eta bideak begitan hartu nahiz bezala.
- Neska jendearekin ere hitzegin diat, eta askok hala esan zidatek, Daniel uxaka eta ibili izan zaiela, eta gauza itxusiak eginez ere bai... ba al hekien hori?.
- Ni ez naiz ibiltzen herriko neskekin, jauna.
- Ba, hola zeudek gauzak, Paulo, gaizki.
Gaizki, baina...
- Bai, jauna.
- Saiatu hadi hire anaia zaintzen.
Paulo, etzak bakarrik utzi, agindu egiok.